KALITATE-POLITIKA
M.SOL Elektrizitatea S.L. enpresan instalazio elektrikoak eta telekomunikazioak egiten ditugu. Gure bezeroen beharrak asetzea, kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskaintzea eta gure kudeaketaren etengabeko hobekuntzan aurrera egitea funtsezkoak direla jakitun, honako printzipio hau hartzen dugu gure Kalitate Kudeaketako Politikaren oinarri gisa:
Gure jardueretan eta egindako lan eta produktuetan KALITATEA lortzea, eta gure BEZEROEN GOGOBETETASUN HANDIENA eskuratzea, UNE-EN ISO 9001:2015 arauarekin bat datorren Kalitate Kudeaketa Sistema ezarri eta mantenduz.
Printzipio honi jarraituz, eta haren garapen egokia bermatzeko:
-
Kudeaketa Sistema erabiltzen dugu tresna nagusi gisa printzipio hau ezartzeko eta gure erakundearen eraginkortasuna hobetzeko.
-
Kalitate-irizpideak txertatzen ditugu kudeaketa-prozesu guztien plangintzan, garapenean, exekuzioan, jarraipenean eta berrikusketan, helburutzat hartuta PREBENITZEA, MURRIZTEA edo EZABATZEA gure produktuen eta bezeroei emandako zerbitzuen kalitateari negatiboki eragin diezaioketen faktoreak.
-
Konpromisoa hartzen dugu ez bakarrik gure bezeroen ESKAKIZUNAK betetzeko, baizik eta lege-, araudi- eta bestelako baldintzak ere, gure erakundeak har ditzakeenak eta kalitatearen arloan aplikagarriak direnak; horiek zaintzeko eta egokitzeko jarrera aktiboa mantenduz.
-
Sustatzen dugu langileen PARTE-HARTZEA eta ERANTZUKIZUNA kudeaketa-sisteman, eta neurriak ezartzen ditugu langileen MOTIBAZIOA, PRESTAKUNTZA (etengabeko eguneratze eta egokitzapenerako funtsezko elementu gisa), INPLIKAZIOA eta erakundeko kideen arteko KOMUNIKAZIOA hobetzeko.
Kalitate Kudeaketako politika hau:
-
M.SOL Elektrizitatea S.L.-ko Zuzendaritzak onartua da, bere kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa adieraziz, eta sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko baliabide material eta giza baliabideak jarriko dituela baieztatuz.
-
Aldian behin berrikusten da, gutxienez urteko Zuzendaritzaren Berrikuspen bakoitzean, gure sistemara eta erakundera egokitzapena etengabe bermatzeko.
-
Langile guztiei jakinarazten zaie, eta haiek ulertzen dutela bermatzen da; baita interesdun aldeei ere, eta eskatzen duen edozein pertsonari ere eskuragarri jartzen da.
-
Gure erakundeak ezarritako eta berrikusten dituen hobekuntza-helburuen erreferentzia-esparrua da, sistemaren eraginkortasuna ebaluatzeko jarraipena egitea ahalbidetzen duena.
Zuzendaritza – M.SOL Elektrizitatea S.L.
Onarpen-data: 2018/01/10
